Hizkuntza da

  • Nortasunaren garapenerako tresna nagusia.
  • Pentsamendua egituretako eta errealitatea barneratzeko tresna nagusia.
  • Gizartean parte hartzeko eta elkarrekin bizitzeko tresna nagusia.

Derrigorrezko eskolaldiaren amaieran hizkuntzarako gaitasun egokia lortu ahal izateko, ahozko eta idatzizko hizkuntza (euskaraz eta gaztelaniaz) menderatu behar da testuinguru anitzetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten oinarrizko erabilera funtzionala izan.


Gure apustua

Euskara ardatz hartuta hezkuntza eleanitza garatzea gure ikastetxean eta Ikuspegi eleanitza da, gure ustez, helburu hori lortzeko biderik egokiena. Hizkuntzen trataera integratu eta integrala bultzatzen dugu.

 

Baliabide eta estrategia anitzak

  • Eskolako mediateka
  • Liburuen txoko goxoak
  • Haur eta gazte literaturako mintegia
  • Irakurketa konpartituak
  • Ikasleen arteko tutorizazioa
  • Liburuen altxorra/Maleta ibiltaria
  • Liburuen mailegu eta trukaketa
  • Auzoko erakundeekin harremana: Txara Zaharren egoitza, ASPACE, Plazara Goaz, Baikara, Lauaizeta Ikastola, Intxaurrondo Ikastola, Intxaurrondoko Kultur Etxea…
  • Auzoko dendari eta ostalaritzarekin euskararen erabilera sustatzea
  • 2019-20 ikasturtean Euskaraldian parte hartzea
  • Amasorrain Ikastolarekin: irakurketa konpartituak, mail bitarteko harremana ikasleen artean (Pelutxe-Asmakilo … idaz-laguna…)
  • Txarako aiton-amonekin esperientzia partekatuak liburuaren egunean, irakurketa konpartituak, betiko jolasak, gaien inguruko elkarrizketak
  • Antzerkigintza
  • Idazleak ikastetxeetan
  • Zinema gidoia
  • Ikus entzunezko hizkuntza
  • Eskolako komunikabide sarea: aldizkaria eta telebista
  • Bertsolaritza
  • Ahozko zein idatzizko askotariko testuen sormenean laguntzeko prozesuak