Garai batean egiten genuen Gai kulturalaren proiektua gurera ekarri nahi izan dugu berriz, berrikuntza eta garapen berriekin. 

Aurreko udan, Edinburgon parte hartu genuen “Pluriliteracies action research” ekintza ikerketatik garatutako ideia izan da. Bertikaltasunak “hizkuntzatze” aukera gehiago eskeintzen ditu eta hori frogatzeko aukera izan dugu aste hauetan zehar ikasleek egin duten lanarekin eta beraien artean partekatu duten guztiarekin. Alfabetatze anitzak lortzea izan da helburuetako bat, ikaskuntza sakon eta esanguratsuago bat lortze aldera.

 

4 astez eskola komunitate osoak gai berdinaren inguruan lan egin genuen, honi “Gai bertikala” deitu genion. Oso proiektu esanguratsua izan zen, zalantzarik gabe. Lurraren zaintza gaia oinarri hartuz curriculumeko blokeak jorratu genituen, ziklo bakoitzak bere erara landu zuen eta azken xede esanguratsuak lortu.

Komunitate bezala proiektuari Ametzagaina parkearen garbiketarekin eman genion amaiera, baina ziklo bakoitzak bere azken xede propioa izan zuen.

HH

Dordokak eta marrazoak babesteko dekalogoa.

LH 3-4

“Going fishing” antzerkia.

LH 1-2

Alkateari gutuna idatzi birziklatzeko ontziak eskolan jartzeko.

LH 5-6

“A whale´s tale” laburmetraiari ahotsa eta azpitituluak jarri.

Guztion artean proiektu berezi honi izenburua jarri genion: 

“Uxa dezagun zaborra!”
“Let´s scare the trash monster away!”

 

Horretaz gain egunerokoan lan ezberdin eta esanguratsu asko egin zituzten gure ikasleek eta horietako batzuk bideo honetan dituzute ikusgai. Gozatu!

Ametzagainara egin genuen irteera gogorarazi nahi baduzue, hemen duzue!